Urduliz Blues Gauak

2014tik, Urduliz udalerri bizkaitarrak “Urduliz Blues Gaua” ospatzen du. Urdulizko Kultur Etxea Blues musikaren alorrean eredu bihurtu duen eta berezko nortasuna duen ekitaldi musikal honetatik bai estatu mailan bai nazioartean famatuak diren zenbait talde pasatu dira. Dudarik gabe, harrera handia izan duen proiektu bat da eta urtero jende gehiago hurbiltzen da gau berezi honetaz gozatzera.

Edenikan, Uribe-Kostako Blues musikaren eredu bilakatu den Urduliz Blues Gauen ekoizpen teknikoa, zuzendaritza artistikoa eta komunikazioa burutzen dugu.