Abanto Zierbena atseginez!

Abanto-Zierbenako Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren enkargua, “Abanto Zierbena Atseginez” -ren nortasun grafikoa diseinatzeko. Zierbena Atseginez “adinekoentzako” eta “adinekoekin” egindako proiektu bat da elkar-ekintza plan bat egiten duena, adinekoentzat ez ezik, herritar guztientzat onuragarria izan dadin.

Proiektu honen helburu nagusia Abanto Zierbena adinekoekin (eta, oro har, adin guztietako pertsonekin) komunitate atsegina izan dadin lortzea da, bere potentziala aprobetxatuz eta zahartze aktiborako aukerak sortuz, adinak bizi-zikloan zehar interes eta jarduerei eusteko oztopo esanguratsurik izan ez dadin, eta gogobetetasun eta konpromiso pertsonaleko iturri berriak garatzeko aukerak egon daitezen.