Metro Bilbao

“Zugandik metro batera ikusten duzuna baino askoz gehiago” multimedia kanpainaren diseinu eta zuzendaritza artistikoa. Kanpaina hau Metro Bilbaoren XXI urteurrena ospatzeko egin zen argazkilaritza erakusketa batean datza.

Proiektu honek Bilboko metroko txoko izkutuenak erakusten ditu. Aukera aparta da bere istorian zehar metroa erabili duten 1.500 miloi bidaiarien begiradatik at egon diren txokoak ezagutzeko.

Metropoli-enpresak teknologia berriei ateak irekitzen dizkie eta telefono mugikorraren bidez oso ezagunak ez diren irudi eta audioak eskuratu ahal izango dira. Paneletan erakusten den argazki bakoitzaren atzean, sorpresa bat dago ezkutatuta, CLICKar-en APPa deskargatuz aurkitzen dena. Panel baten gainean apuntatu eta multimedia esperientzia batez gozatu besterik ez da egin behar.

Metro Bilbaok, halaber, enpresak eta erakundeak animatu nahi ditu egunero metroan bidaiatzen duten milaka pertsonei, irudiez gain, gauzak erakusteko modu berri honen abantailak.