Rezikirolak

Herri kiroletan oinarritutako eta hondakinen kudeaketarekin erlazionatutako dinamikak. Alde batetik, hondakinen sailkapen egokia lantzen dugu eta bestalde, saiatzen gara sortzen ditugun hondakinen gehiegikeriaz eta hauek murrizteaz oroitzen.

Aspaldi, ogibide tradizionaletan oinarrituz, HERRI KIROLAK sortu ziren; berauek gainditzeko ausartak zirenentzako erronkak. Baina garaiak aldatzen doaz eta berarekin gure ohiturak. Aurrez-aurre daukagun erronkarik handiena egunerokotasunean sortzen ditugun hondakinak nola kudeatzea da.

REZIKIROLAK frogatzen gonbidatzen zaituztegu denon artean hondakinei partida irabazteko.