Let's Circus

Zirkuaren mundu zoragarrira eramango gaituen eta dibertsioz betetako haur ikuskizun ahaztezina!

Let ‘s Circus, haurrentzako eta familia osoarentzako ikuskizun interaktibo eta inprobisatzaile berria da, Gerry Regitschnig clown-ak zuzendua. Ordubetez, publikoak modu dibertigarrian parte hartuko du, zirkuko pertsonaia kutunenetako batzuk gogoratuz. Akrobatak, domatzaileak, pailazoak eta lehoiak izango dira haur eta helduek Gerryrekin batera protagonizatuko dituzten pertsonaietako batzuk.

Sorpresaz beteriko ikuskizun honetan, gorputz hizkuntza, umorea, musika eta dantza konbinatzen dira ingeles basiko batekin, publikoa benetako protagonista bihurtuz, zirku klabean.