Txapel Reggae Armintza

1990ean, Armintza izeneko kostaldeko herrixka batean, Euskadi tropikalaren eta jatorri jamaikarra zuen musikaren artean maitasun istorio bat idazten hasi zen. Berton sortu zen garai hartan genero musikal berri hauek ikertzeko asmoa zuten euskal taldeentzako plataforma hau, gaur egun nazioarteko maila duten artisten partehartzearekin.

Zihuraski momentu hartan inor ez zen ohartu noraino helduko zen Txapel Reggae izeneko fenomeno hau. 29 urte beranduago, marka komertzial indartsuek makrojaialdi anitz babesten dituzten garai hauetan, Armintza Txapel Reggae Euskadiko Reggae jaialdi nabarmenena bezala finkatu da eta dudarik gabe estatu mailako zaharrenetarikoa baita ere.

Reggae jaialdi hau paregabea da ez bakarrik bere kokapen eta kutsu arrantzaleagaitik baizik eta jaialdi ireki eta plurala izateagatik eta gainera ongi etorria emateagaitik (dohainik) tradizio eta istoriaz betetako ekitaldi ahaztezin honetaz gozatu nahi duen edonori.

Ia hamarkada batez izan gara jaialdi honen diseinu, zuzendaritza eta ekoizpenaren arduradunak. Jaialdi hau urtero handiagoa bilakatu da bai penintsulako bai Europako toki ezberdinetatik datorren jendea erakartzen duelako nazioarteko artistak ekartzearekin bat.

Txapel Reggaeri buruz informazio gehiago nahi ezkero hurrengo web orrian sar zaiteke: www.txapelreggae.eus