Hiri-kultura herritarrengana eta, bereziki, gazteengana hurbiltzea du helburu Urban egunak. Azken urteotan, hainbat udalerritan diseinatu eta ekoiztu dugu formatu hori.
Helburua da hiri-kulturaren diziplinak ezagutaraztea eta balioestea, musika-emanaldi, lehiaketa, tailer eta erakustaldien bidez. Horretarako, jarduerak udalerri bakoitzaren beharretara egokitzen dira: hip hop, break dance edo DJ tailerrak, graffiti, beat box edo freestyle erakustaldiak, hiriko artista garrantzitsuenen musika emanaldiekin batera.
Aldi berean, urtean zehar gaztelekuetan eta ikastetxeetan gazteei zuzendutako tailerrak egiten ditugu.