LEIOA EUSKARALDIA / Euskara erronka komunitario bezala

Kanpaina honen helburua Euskaraldia proiektua zabaltzea izan zen, Leioan euskararen erabilera indartu eta ikusarazteko. Kuboaren barruan prozesu bat egin genuen, pertsonalenetik kolektiboenera. Ahobizi edo Belarriprest bezalako konpromiso pertsonalenetik hasi eta euskararen erabilera sustatzeko beste proposamen komunitario edo ondasun komunetararte.

Kuboak herritarren euskararekiko jarrera positiboari buruzko irakurketa egiteko aukera eman zigun. Euskaraldia egitasmoaren helburua herritarrek euren herrietan euskararen erabilera sustatzeko roll batekin jokatzea da. Ahobizi edo belarriprest gisa konprometitzen diren pertsona horiek Leioan euskara sustatzeko baliabide eta aktibo pertsonalak dira. Kuboaren dinamikarekin hori indartu nahi izan genuen, herritarrak beraien udalerriko aktibo gisa gaitu eta Leioak euskararen arloan duen potentziala nabarmendu.

Konpromezuak lotzen dituzten sareek lagundu ziguten zeregin horretan; izan ere, konexioek modu deigarriagoan erakutsi ziguten  Leioan euskara indartzeko edo erabiltzeko aktibo diren edo izan litezkeen leioaztar guztiak.

Bi aurpegi horiek leioaztarrak aktibo pertsonal gisa identifikatzeko balio izan zigutenez, Leioa Propon eta Konpon aurpegia komunitate-aktiboak aurkitzera bideratuta zegoen. Aurpegi horren helburua euskara komunitatean sustatzeko beste modu batzuk aurkitzea izan zen. Beste bi aurpegietan, euskararen erabilera sustatzeko bakoitzak eman ahal izan zituen pauso edo konpromiso txikiak izan genituen; honetan, aldiz, pauso bat harago joan nahi izan genuen eta beste batzuetan pentsatuz buelta bat eman.