Urduliz Umore Gauak

Urduliz Umore Gauak Bizkai mailako komedia zikloen eredu bezala finkatu da. Bost urteko ibilbidearekin, asko izan dira Urdulizko Kultur Etxean jardun diren komikoak. Esate baterako, “El Club de la Comedia”ko zenbait artista aipa ditzakegu: David Broncano, Miguel Lago, Sara Escudero, Alex Clavero edo Iñaki Urrutia beste askoren artean. Halaber, zikloan umore euskaldunagatik apustu egin dugu Oihan Vega, Maribel Salas edo Gorka Aguinagalde bezalako artistak nabarmenduz.